Azken oharrak
Azken oharrak

2021eko UDAKO KANPAINA

ESKOLETAN banatutako informazioan akatsak daude:

* PATINAJE: saio guztiak ZUBIKOA kiroldegian izango dira, kantxa urdinean

* Gehienez 3 jardueratan eman daiteke izena, eta txanda desberdinak konbina daitezke

* MINI-TENISA/TENISA/BADMINTONA/SQUASHA ETA PILOTA: Txanda bakarra ez dago aukeran

* BASO ESKOLA: Astean 2 egun da. Astelehenak-asteazkenak.

 

IZEN-EMATEA ETA ZOZKETA

 

Udako Kanpainarako izen-emate sistema aldatu egin da aurten. Aurrez aurreko pilaketak saihesteko asmoz, online izen-ematea jarri dugu helbide honetan: zubikoakiroldegia.oñati.eus.

 

-          Maiatzaren 19tik 24ra online edo Gaztelekuan izena emateko epea irekiko da.

-          Maiatzaren 27an argitaratuko dira jarduera-taldeen araberako zerrendak.

-          Ekainaren 1etik 4ra, gainerako plaza libreak betetzeko itxarote-zerrendan geratu direnei hitzordu berriak emango zaizkie.

 

Bakoitzak gehienera 3 jardueratan eman ahal izango du izena.

Jardueraren gehieneko edukiera gainditzen bada, zozketa bidez osatuko da taldea.

Web bidez izena emateko ezinbestekoa da:

•         Zubikoakiroldegia.oñati.eus webgunean erregistratuta egotea, abonatu gisa edo ez-abonatu gisa. Bi kasuetan, udako kanpainako informazioa eskuratzeko gako batzuk lortzen dira.

•         Adin bakoitzerako dagoen eskaintzara bakarrik sartu ahalko zara. Beraz, garrantzitsua da inskribatu beharreko haurren jaioteguna behar bezala sartuta edukitzea kiroldegiko datu-basean.

 

Kontsultak/zalantzak/datu zuzenketak:

 943 78 04 11, luzapena 404

 rlasagabaster@onati.eus
Gaztelekua: astelehenetik ostiralera, 9:00-12:00

(Astearte eta ostegunetan 15:00-18:30)

 

Jardueren gaineko informazio osagarria eta jarduteko protokoloa atzeko orrialdean.

GARRANTZITSUA.- Zure datuetan harremanetarako telefono bat eta helbide elektroniko bat agertu behar dira

 

 

 

KIROLA

MAILA

MINI-TENISA

LH 1-4

TENISA

LH 5 - DBH 2

BADMINTONA

LH 4- DBH 4

SQUASHA
txapelketa

DBH 1/4

PILOTA

LH 2/6

GOLFA

LH 1 - DBH 4

ZUMBA TXIKI 

 LH 3/6

ZUMBA GAZTE

DBH 1/4

YOGA TXIKI  

 LH 3-6

YOGA GAZTE          

DBH 1/4

CROSS FIT GAZTE

PATINAJEA
HAURRAK

HH 5tik gora

PATIN HOCKEYA

LH6tik gora

PATINAJEA/Nagusia+haurra

HH 4

PATINAJEA
NAGUSIAK

16tik gora

XAKEA

LH 1-6

MULTIKIROLA

LH 3 DBH2

BASO ESKOLA

HH 4 - LH 2

MOUNTAIN-BIKEA

LH 4 DBH2

ESKALADA

LH 3  DBH 1-4

UR JOLASAK  

HH 5 - LH 5

AQUAGAZTE  

LH 6 - DBH 3

 

Webgunean datu pertsonal batzuk eguneratzeko: sartu ezkerreko menuan "nire datuak", "Datu pertsonalak" atalean.

Zuen seme-alaba inskribatzeko ezkerreko menuan sartu familia-unitatean eta sakatu "aldatu" izena eman nahi duzun alaba aukeratzeko.

INFORMAZIO OSAGARRIA 

YOGA GAZTE

Gazteek arnasketa praktikatuko dute eta erlaxatzen ikasiko dute, egungo gizartean gero eta ohikoago diren estresari, egoera gatazkatsuei eta kontzentrazio ezari aurre egiteko. Yogak lagundu egingo die gaitasun fisiko eta psikikoa garatzen.

CROSS FIT GAZTE

Ariketa funtzionalen entrenamendu mota bat da, gazteentzat egokitua. Indar-ariketak eta egokitzapen fisikoko ariketak, intentsitate handian egindakoak. Muskuluen indarra eta tonua garatu eta muskuluen funtzionaltasuna areagotzeko, eta bizitza errealeko egoera desberdinetan mugimenduak errepikatzeko.

PATINAJEA

Izen-ematea norbere mailaren arabera egitea gomendatzen da.

  • Hastapena: Ez ditu inoiz patinak jantzi, gutxitan aritu da edo udako kanpaina bat egin du bakarrik.
  • Jarraipena: Patinen gainean ibiltzen da baina zailtasunak ditu frenatzerakoan.
  • Hobekuntza: Patinen gainean erraztasunez aritzen da eta ez du frenatzeko zailtasunik.

* Ez ekarri plastikozko gurpildun patinik. Lurrean labaintzeaz gain, ikasketa mugatzen dute.

TENISA ETA MINITENISA

Gazteen mailaren arabera egingo dira taldeak. Bakoitzak bere erraketa eta arropa erosoa ekartzea gomendatzen da.

MOUNTAIN BIKE-A

Bizikleta eta kaskoaz gain, parte-hartzaile guztiek ur-bidoia, ordezko kamera bat eta, zulatuz gero, aldatzeko behar diren tresnak ekarri beharko dituzte.

 

COVID-19a dela-eta Udako ikastaroetako PROTOKOLOA

 

Protokolo hau osasun-erakundeek emandako gomendioetan oinarrituta dago. Ahalik eta gutxien kutsatzeko, mesedez, jarraitu protokoloa ESKERRIK ASKO. 

  • Derrigorrezkoa da musukoa erabiltzea. 
  • Hasieran eta bukaeran eskuak garbituko ditugu. 
  • 2 m-ko distantzia mantenduz egin daitezkeen jolasak lehenetsiko ditugu. 
  • Etxetik arropa egokiaz jantzita etorriko gara. 
  • Bakoitzak bere ur botila ekarri beharko du. 
  • Ahalik eta material gutxien erabiliko dugu (erabili aurretik eta ondoren, desinfektatu egingo da)
  • Jarduera/saio batzuk kanpoan egiten saiatuko gara
  • Erabili beharreko instalazioetako jarraibideak beteko dira